Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketa hartuko du Aiak urtarrilaren 12an

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2014ko urt. 10a, 08:46

11:30ean hasita, 8 talde arituko dira lehian

Aiako Udalaren eta Aiako idi proba elkartearen babesarekin, 2014ko Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketa izango da igande honetan, urtarrilaren 12an, Aiako pilotalekuan. AbadiƱo, Murueta, Ibarra, Nabarniz, Iparralde, 6 Conceyos (Asturias), Zuraide eta Sokarri (Arrigorriaga) taldeak arituko dira nor baino nor, indarrak neurtzen.

8 lagun alde batean, beste horrenbeste kontran. 680 kilo izan behar dituzte talde bereko kide guztiek denen artean. Hankak lurrari ahalik eta ondoen lotu, eskuekin sokari tinko heldu, bizkarra etzan eta atzera gogor eta gogoz tira behar izaten dute mutilek aurkaria beren aldera eramateko.

Lehia bizia eta gogorra espero da Aian, 11:30ean hasita.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide