Joxe Amiama irakasle eta psikopedagogoa gonbidatu dute Lardizabal eskolakoko guraso eta irakasleek Aiako eskolara. Bihar, otsailaren 6an, izango da Amiama tolosarra gurean. Familia eta eskola harremanetan aditua da eta biharko hitzaldian ere gai hori izango du hizpide.
Familiak eta eskolak haurrengan duten eragina eta bien arteko harremanez arituko da besteak beste Amiama 17:00etatik aurrera, Lardizabal eskolan bertan.