Honako hauek dira KARKARAren udako argazki lehiaketaren oinarriak:
Pertsona bakoitzak, gehienez, hiru argazki bidal ditzake.
Zuri-beltzeko edo koloretako argazkiak aurkeztu ahal izango dira.
Irudiek inon argitaratu gabekoak izan beharko dute.
Egileak aiarra edo oriotarra izan beharko du.
Irailaren 15a izango da irudiak bidaltzeko azken eguna.
karkara@karkara.eus helbidera edo Whatsapp-eko 688 88 94 29 telefono zenbakira bidali behar dira argazkiak.
Irudiak bidaltzerakoan hainbat datu zehaztu behar dituzte herritarrek: izen-abizenak, helbidea, herria, adina, NA, e-posta helbidea eta telefono zenbakia.
Irailaren 15ean zabalduko du KARKARAk argazkien boto prozesua.
Saridunen izenak Karkara.eus webgunean egingo dira publiko urriaren 1ean.
KARKARAk lehiaketa alda edo bertan behera utz dezake, eta ez du inolako erantzukizunik izango horregatik.
Datu Pertsonalak Babesteko Araudia betez, jakinarazi nahi dizugu zure datu pertsonalak Urolako Komunikazio Taldea, Koop. E. enpresaren tratamendu-sistemetan jasoko direla, lehiaketa hau kudeatzeko eta eskualdeko hedabide desberdinen eskaintzen berri emateko. Era berean, lehiaketan parte hartzen duten argazkiak webgune eta kanal desberdinetan hedatuak izango dira. Sariduna gertatuz gero, zure identifikazio-datuak argitaratuak izango dira, baita saria modu egokian kudeatzeko beharrezkoak izan daitezken kolaboratzaile zuzenei komunikatuak ere. Zure datuak babesteko eskubideak noiznahi erabil ditzakezu. Horretarako, idatzi bat bidali beharko duzu Soreasu z/g - 20730 Azpeitia helbidera edo admnistrazioa@ukt.eus helbide elektronikora. Zure datu pertsonalen babesari buruzko informazio zehatzagoa urolakosta.hitza.eus/hitzakide/pribatutasun-politika/ web orrian aurki dezakezu.
Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar berarekin.