Datorren larunbatean, ekainak 6, Zaragueta Herri Eskolan egun handia ospatuko dugu, Eskolako Festa.
Ikasle, irakasle eta gurasoen artean antolatutako egun hau, ikasleentzat, batik bat, egun handia izaten da, guraso eta senitartekoak beraien eguneroko espaziotan ikusteak poza eta emozioa sortzen baitie.
Irakasleen aldetik, aurreko egunetan emanaldiaren prestaketan buru-belarri murgilduta ibili ondoren, lanaren emaitza erakutsi ahal izaten dute, horrek sortzen duen urduritasunarekin.
Azkenik, Guraso Elkarteak osatzen du egunaren alderdi pisutsuena: egitura eta antolaketa lanak. Aurrez pentsatutakoak eta pentsatu gabeak, denak arazo bihurtzen dira hainbat unetan, baina gero, emaitza ikustean, festa giroan, elkarren artean egindakoaren gozamen sentsazioak nagusitzen dira.
Egitaraua honakoa izango da:
10:30 Salda eta pintxoak
11:00 Ikasleen emanaldia
12:45 Judo emanaldia
Bazkaria 13:30 Haurrak
14:30 Helduak
14:00 Tailerrak, jolasak eta Haur Hezkuntzakoentzat puzgarriak.
16:30 Toka txapelketa
Ondo Pasa!
Eta igandean, ekainak 7, denok Elgoibarrera Euskal Eskola Publikoaren festaz gozatzera!