Prozesio baten ospakizuna herriko plazan, 1926. urtean

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri

Prozesio bat Orioko herriko plazan, 1926. urtean. (Ricardo Martin / Gure Gipuzkoa)

Apirileko argazki zaharra Oriokoa da. Prozesio bat ageri da herriko plazan, XX. mende hasieran.

Zaharrak Berri argazki zaharren ataleko apirileko argazkia Oriokoa da. Argazkia 1926. urtekoa da, eta bertan prozesio bat ageri da Herriko Plazan. Prozesioa erlijio desfile bat da, gehienetan oinez edo animalien gainean burutzen dena, musikarekin edo otoitz egiterakoan. Oso ezagunak dira Aste Santuko prozesioak, Garizumaren azken astean egiten baitira, Erramu Igandetik Berpizkunde Igandera, suhartasun erritu bat bezala.

Irudia Ricardo Martin argazkilariaren artxibokoa da, eta Gure Gipuzkoa webgunetik eskuratu da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide