Duela 50 urteko argazki berezi bat aukeratu dugu 2025. urte honetako Zaharrak Berri atala estreinatzeko: 1975ean, Jorge Oteiza eskulturgile oriotarra, errioaren bestaldean, hari begira, atzean baporeak moilan dituela.
Desagertua artista, desagertzear dira baporeak ere...
Sigfrido Koch Arrutirena da argazkia, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren guregipuzkoa.eus atarian dago ikusgai eta eskuragarri.