Bittor Enbil eta Enrike Enbil, errebotearen izarrak

Erabiltzailearen aurpegia Zaharrak Berri 2024ko aza. 3a, 09:00

Enrike Enbil eta Bittor Enbil aita-semeak eta erreboteko pilotariak. (Indalecio Ojanguren)

Enbilek errebote taldea zuen herrian, baina zoritxarrez, kirol hura "galdu" egin zen, orduko alkateak azoka bertara eramatea erabaki zuelako.

Bittor Enbil eta bere seme Enrike Enbil erreboteko pilotariak elkarrekin ibili ziren bolada batez Orioko bosteko taldean. Ismael Manterola arte kritikariak Gukari eskainitako elkarrizketa batean azaldu moduan, Bittor Enbil izan zen Euskal Herrian errebotea "berpiztu" zuen kirolarietako bat. Garai hartan, Orioko udaletxearen aurrea errebotean jokatzeko prestatuta zegoen, eta Oteizak kontatzen zuen Enbilek errebote taldea zuela herrian, baina zoritxarrez, kirol hura "galdu" egin zela, orduko alkateak azoka bertara eramatea erabaki zuelako.

Iturria: Indalecio Ojanguren, Gure Gipuzkoa artxibotik hartuta.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide