Itzulpen automatikoa TOKIKOM hedabideetan: nola, zergatik eta zertarako

Erabiltzailearen aurpegia TOKIKOM 2024ko mai. 13a, 17:49

Testuaren erdarazko itzulpen automatikoak TOKIKOMeko hainbat webgunetan

Gaurtik aurrera, TOKIKOM Plataforma darabilten Alea, Erran eta Goiena toki komunikabideen edizio digitaletan, aukera berri bat agertuko da erredakzioak sortutako edukietan: albisteen titularrak eta sarrerak beste hizkuntza batzuetara itzultzeko aukera, hain zuzen ere. Eztabaida eta zer pentsatu asko eman digun erabakia izan da. Alde batetik, oso garrantzitsua da edozein komunikabidek teknologia berriek ematen dituzten aukerak baliatzea, edota haiekin esperimentatzea, besteekiko lehian atzean ez geratzeko. Baina beste batetik, TOKIKOMeko komunikabideok bi ezaugarri nagusik definitzen gaituzte: gertutasunak eta euskarak. Teknikoki, oso erraza litzateke gure webguneetan botoi txiki bat jarri eta, hari sakatuta, sortzen dugun eduki guztia itzultzea, batez ere hizkuntza handietara: gaztelera,

Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean: Itzulpen automatikoa TOKIKOM hedabideetan: nola, zergatik eta zertarako

Osorik irakurri

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide