Etorkizunari begira jarrita, elkarren arteko sareak indartu ditugu toki komunikabideok Getxon

Erabiltzailearen aurpegia TOKIKOM 2023ko mar. 24a, 18:48

Etorkizunari begira jarrita, elkarren arteko sareak indartu ditugu toki komunikabideok Getxon 1

TOKIKOM euskarazko toki komunikabideen bateraguneak bere 10. urteurrena handikiro ospatu du ostiral honetan, martxoaren 24an, Getxon. Olatua Gurutzaontzien Terminalean, “Komunikabideak Etorkizuna Ehuntzen” izeneko jardunaldiak burutu dituzte, eta, bertan, ehundik gora ikus-entzuleren aurrean, nazioarteko eta Estatuko punta-puntako hainbat hizlari bildu dira, tokiko komunikabideek gizartean duten paper garrantzitsuari buruz hausnartzeko, komunikazio-sareen arteko lankidetzan sakontzeko eta etorkizuneko erronkei buruz aritzeko, hala nola digitalizazioa, adimen artifiziala, aisialdia, datu-kazetaritza eta demokrazia soziala. Goizeko 09:00etan abiatu dute saioa, Alaitz Artolazabal TOKIKOMeko zuzendariaren, Amaia Agirre Getxoko Udaleko alkatearen, bertoko Hiruka komunikazio-taldearen kudeatzaile Ziortza Merinoren eta Bingen Zupiria sailburuaren ongi-etorriarekin. Jarraian, Urko Aristi aurkezlearen gidaritzapean, demokrazia sozialaz aritzeko

Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean: Etorkizunari begira jarrita, elkarren arteko sareak indartu ditugu toki komunikabideok Getxon

Osorik irakurri

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide