Abian dugu SARETZEN proiektua: datu-kazetaritza EiTBrekin elkarlanean

Erabiltzailearen aurpegia TOKIKOM 2022ko aza. 28a, 12:03

SARETZEN hitzarmena sinadura eitb

EITBk eta TOKIKOMek Saretzen proiektua jarri dugu abian, elkarrekin datu kazetaritza jorratu eta datuok modu bateratuan kudeatu eta ustiatzeko. Egitasmoaren helburua da datu kazetaritza elkarrekin eta elkarlanean lantzea, BBCren eta Erresuma Batuko dozenaka tokiko hedabideren Local News Partnership ereduari jarraituz. Azaroaren 29an, asteartean, kaleratuko da elkarlan honen lehen emaitza EITBren eta TOKIKOMen medioetan. Euskal Herriko demografia aztertuko dugu, eta gai zehatz hori landuko dute bai EITBko eta bai TOKIKOMeko medioek, nork bere esparruari, ezaugarriei eta eremuari egokituta. Zehazki, 2001-2021 urte bitarteko Hego Euskal Herriko demografia datuak landuko dituzte, Eustat eta Nastat iturri hartuta. Azken 20 urteotako populazioaren bilakaera aztertzeaz gain,

Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean: Abian dugu SARETZEN proiektua: datu-kazetaritza EiTBrekin elkarlanean

Osorik irakurri

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide