Udalak onartu berri du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, Udaleko garbitzaile lanpostuaren deialdiari dagokiona.
Horrekin batera publiko egin du noiz izango den lehenbiziko hautaketa-proba: 2018ko otsailaren 21ean, 10:00etan, Orioko KTA eraikinean (Arrantzale, 67).
Azkenik, Udalak publiko egin du, baita ere, lehiaketa-oposizio horren epaimahaia zeintzuk osatzen duten.
Hori guztia iragarki baten bidez erabaki eta jakinarazi du Udalak.
Zehaztasunak ikusteko, deskargatu iragarkia (PDF).