Erregeen kabalgatan parte hartu nahi dutenek ostiralean eman behar dute izena

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko abe. 18a, 15:37

Datorren ostiralean, abenduak 22, izango da eguna aurtengo kabalgatarako izena emateko. Parte hartu nahi dutenek ikastolako pergolara azaldu behar dute 19:00etan.

Behin izena eman ondoren, lehenbiziko entsaioa abenduaren 26an egingo dute, asteartearekin, toki eta ordu berean.

Talai Mendi elkarteak antolatzen du Erregeetako kabalgata, Udalaren laguntzarekin.

Parte hartzeko baldintzak

  • 6 urte beteta izatea
  • Entsaioetara hutsik egin gabe azaltzea
  • Antortxak eramateko, 18 urte beteta izan behar dira

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide