Zabalik dago epea Azterkosta lehiaketan parte hartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko aza. 15a, 12:50

Lehiaketaren helburua da gure kostaldeari buruzko gogoeta artistikoa egitea.

AZTERTU Programaren barruan AZTERKOSTA lehiaketa antolatu du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak. Lehiaketaren helburua da gure kostaldeari buruzko gogoeta artistikoa egitea.

Bi modalitate daude AZTERKOSTA lehiaketan: argazkia eta marrazkia.

Modalitate bakoitzean, hiru kategoriatan parte hartu daiteke:

  • 1. kategoria: 0-10 urte bitartean
  • 2. kategoria: 11-15 urte bitartean
  • 3. kategoria: ≥16 urte

Kategoria guztiek saria izango dute eta parte hartzea zabalik dago eta edozeinek aurkeztu dezake lanen bat lehiaketara: ikastetxeetako ikasle eta irakasleek, elkarteetako kideek, denbora libreko taldeetakoek, banakakoek…

Lehiaketara aurkezten den obra bakoitzarekin batera egilearen datuak jarri behar dira garbi.

NON AURKEZTU LANA?

  • Bilboko Ingurugela: Ondarroa 2. 48004 BILBAO
  • Gasteizko Ingurugela: Baiona 56-58. 01010 VITORIA-GASTEIZ
  • Donostiako Ingurugela: Basotxiki 5. 20015 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
  • Legazpiko Ingurugela: Brinkola auzoa z/g. 20220 LEGAZPI
  • Edo, bestela, aztertu@euskadi.eus helbide elektronikora bidaliz.

LANAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA

Abenduak 15.

Informazio gehiago nahi izanez gero, irakurri lehiaketaren oinarriak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide