Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak doaneko tailer bat antolatu du Orion, Orioko Udalarekin batera, 'Gipuzkoa Argitu' programaren barruan,. Gaia honako hau da: elektrizitate-kontsumoari buruzko datuak nola ezagutu eta aztertu eta, hortik abiatuta, erabaki egokiak nola hartu.
Orion bi saio praktiko emango dira: bat merkatari eta ostalarientzat, eta bestea herritar guztiei zuzendua:
- 14:30 Merkatari eta ostalarientzako saioa.
- 18:30 Herritar guztientzako saioa
Izen-ematea
Tailer praktikoan parte hartzeko, izena eman behar da aurrez aldetik, Orioko Udalera telefonoz deituta (943 830 346) edo posta elektronikoz mezua jarrita (bulteknikoa@orio.eus).
Saio horietako batean parte hartu nahi dutenek 2017ko urriaren 30a baino lehen eman behar dute izena, beharrezkoa delako aldez aurretik jakitea zenbatek parte hartuko duten.
'Gipuzkoa Argitu' programa
Tailer hauek 'Gipuzkoa Argitu' izeneko programaren baitan kokatzen dira eta beren helburua da Gipuzkoako zenbait sektoretan (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak…) energiaren kontsumoa murriztea eta eraginkortasun energetikoa handitzea. Horretarako, Ingururumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide batzuk sortu eta jarri ditu probintziako eragileen eskura: aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, aurrez aurreko aholkularitza-zerbitzua Energia Azoketan, 'Gipuzkoa Argitu' programaren webgunea, eta abar.
Informazio osagarria nahi izanez gero, jo hona:
www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/argitu