Lourdes Elorza pintoreak bere lanak erakutsiko ditu kultur etxean

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko urr. 25a, 11:33

Erakusketa urriaren 27an zabalduko da kultur etxeko areto nagusian eta zabalik izango da azaroaren 24a arte.

Lourdes Elorza pintore donostiarrak erakusketa zabalduko du Orion eta bertan erakutsiko ditu azken urteotan egindako koadroak.

Erakusketa urriaren 27an zabalduko da kultur etxeko areto nagusian eta zabalik izango da azaroaren 24a arte.

Hau izango da erakusketaren ordutegia astelehenetik ostiralera bitartean: goizez 10:30etik 13:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.

Inaugurazio-ekitaldia ostiralean

Erakusketa inauguratzeko, ekitaldi txiki bat egingo da ostiralean, urriak 27, kultur etxeko areto nagusian. Ekitaldia 18:30ean hasiko da eta irekia da azaldu nahi duten guztientzat.

Lourdes Elorza

Lourdes Elorza Iturriza pintoreak (Donostia, 1966) pintura akrilikoa erabiltzen du, batez ere, bere artelanetarako. Hainbat euskarritan pintatu izan du; baina, azken aldian, beste artista batzuen argazkien gainean pintatzen du eta, batzuetan, egunkari papera erabiltzen du fondorako edota erliebea emateko.

Gehienetan pertsonak agertzen dira bere koadroetan; pertsonak eta beren eguneroko istorioak, hori baita berari interesatzen zaiona. Arte-terapeuta gisa aritzen da eta, lan horretan, garrantzi handia ematen dio sormenari eta arteak ematen duen aukerari, gure momentuak aukeratu eta elkarreraginez sortzeko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide