Orioko Udalak ekitaldi-programa bat antolatu du Europako Kirol Astearen barruan eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarekin.
Programa osatzeko, Orioko atletismo taldearen eta kiroldegia kudeatzen duen BPXport enpresaren laguntza izan du. Honako hauek dira antolatutako ekitaldiak:
Irailak 25, astelehena
- 17.00-18:00 Atletismoa pilotalekuan
Kamel Ziani eta Aitor Rubiorekin. 12 urtetik gorakoentzat.
Irailak 28, osteguna
- 17.00-19:00 Atletismoa pilotalekuan
Kamel Ziani eta Aitor Rubiorekin. 8-12 urtekoentzat.
Irailak 27-30
Master class saioak kiroldegian