Niko Nok pailazoaren emanaldia izango da Anibarko Portuan, abuztuaren 10ean

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko abu. 2a, 15:58

Niko Nok pailazo eta artista

Niko Nok pailazo, artista eta malabaristak haurrentzako saioa egingo du Anibarko Portuan, 19:30ean hasita

Udako programaren barruan Udalak haurrentzako ekitaldi bat antolatu du abuztuaren 10ean, ostegunarekin: Niki Nok pailazo, artista eta malabaristak haurrentzako saioa egingo du Anibarko Portuan, 19:30ean hasita.

Pailazo oriotarra

Iñigo Fernández (Orio 1981) da NIKO NOK pailazoa. Europako hainbat herritan ibili da lanean, pailazo taldeetan, zirkuetan parte hartzen (Alemaniako Circus Probst, Danimarkako Cirkus Dannebrog, Ingalaterrako Zippos Circus… Azken aldian bere kasa dabil eta pailazo klasikoaren papera jokatzen du, ikuskizun eder eta gozagarrian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide