Udako programaren barruan lau pelikula proiektatuko ditu Udalak abuztuan: uztailean eguraldi txarragatik eman gabe geratu ziren biak gehi beste bi.
Hauek dira emanaldi-egunak:
- Abuztuaren 5ean, larunbatarekin, 'Ozzy' filma proiektatuko da, euskaraz, 22:15ean hasita.
- Abuztuaren 9an, asteazkenarekin, 'Zootropolis' filma proiektatuko da, gaztelaniaz, 22:15ean hasita.
- Abuztuaren 18an, ostiralarekin, 'Igelak' filma proiektatuko da, euskaraz, 22:15ean hasita.
- Abuztuaren 26an, larunbatarekin, 'Star Trek: Más allá' filma proiektatuko da, gaztelaniaz, 22:15ean hasita.
Oharra
Egunen batean eguraldi txarra egiten badu, bertan behera geratuko da proiekzioa. Udalak bere webgunean abisatuko du proiekzioa bertan behera geratzen bada.