Udalak deialdia egin du, Turismo, Merkataritza eta Ostalaritza departamenturako maila ertaineko teknikariaren plaza betetzeko

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko uzt. 26a, 16:57

Turismo, merkataritza eta ostalaritza teknikari plaza betetzeko teknikaria behar du Orioko Udalak.

Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude hurrengo albistean.

Gaurko egunez argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Udalak egindako lanpostu baten deialdia: funtzionarioen plantillan hutsik dagoen Turismo, Merkataritza eta Ostalaritza departamenturako maila ertaineko teknikariaren plaza bete behar du Udalak eta lehiaketa-oposizioa deitu du, plaza hori hornitzeko.

Deialdiaren oinarriak hemendik deskargatu daitezke, euskaraz eta gaztelaniaz:

Turismo, Merkataritza eta Ostalaritza departamenturako maila ertaineko teknikariaren plaza betetzeko lehiaketa-oposizioaren oinarriak (PDF)

Lehiaketa-oposiziorako izena emateko epea ez da oraindik zabaldu. Aurrena horren iragarkia argitaratu behar da Estatuko Boletin Ofizialean eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da epea korritzen. Udalak bere webgunean jakinaraziko du noiz irekitzen den epea eta noiz den izena emateko azken eguna. Nolanahi ere, eskabideak aurkezteko epeari dagokionez, abuztua hilabete baliogabetzat hartuko da ondorio guztietarako.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide