Paddam bikoteak Frantziako kantak eskainiko ditu astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala

La chanson française izena jarri diote emanaldiari. Bertan 40ko, 50eko eta 60ko hamarkadetan frantsesez abesten zuten kantarien lanak emango dituzte.

Aurtengo udako programaren barruan, Paddam bikotearen kontzertua izango da datorren astelehenean, uztailak 24, 19:00etan hasita. Kontzertua Herriko Plazan izango da.

La chanson française izena jarri diote emanaldiari. Bertan 20. mendeko 40ko, 50eko eta 60ko hamarkadetan frantsesez abesten zuten kantarien lanak emango dituzte: Edith Piaf, Charles Aznavour, Jacques Brel, Marie Laforet, Gilbert Becaud, Alain Barriere, Adamo…

Paddam bikotea Estefania S. Wulf abeslariak eta Iñaki Miguel pianistak osatzen dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide