Rhiain Bebb musikariak Galesko musika joko du ostegunean elizako zimitorioan

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala

Bebb musikari ezaguna da Galesen, lan handia egin duelako bertako musika, dantza eta tradizioak sustatzen.

Rhiain Bebb musikari galesak bere herriko kantak joko ditu ostegunean, elizako zimitorioan, 20:00etan hasita.

Rhiain Bebb musikari ezaguna da Galesen, lan handia egin duelako bertako musika, dantza eta tradizioak sustatzen. Cardiffeko Cwmni Dawns Werin Caerdydd dantza-taldearen zuzendari eta musika-arduraduna da. Tekladun eskusoinua eta Galesko harpa hirukoitza jotzen ditu eta zenbait disko eginak ditu, beti musika tradizionalaren alorrean.

Osteguneko saioan azalpenak emango ditu Galesko musikari buruz eta erabiltzen dituen musika-tresnei buruz eta, horrez gain, Galesko errepertorio tradizionaleko piezak joko ditu harparekin eta eskusoinuarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide