Bisita kulturalak egingo dira udan Orioko Goiko Kalean barrena eta errio ertzean

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko eka. 27a, 15:19

Helburua da Orioko alde zaharra eta eraikin garrantzizkoenak erakustea bisitariei, herriaren historiari buruzko azalpenak ematearekin batera.

Astean bitan bisita kulturalak antolatuko ditu Begi-Bistan enpresak, Orioko Udalarekin elkarlanean, uztailean, abuztuan eta irailean.

Bisitak astelehenetan eta ostiraletan izango dira, 12:00etan hasita Herriko Plazatik. Helburua da Orioko alde zaharra eta eraikin garrantzizkoenak erakustea bisitariei, herriaren historiari buruzko azalpenak ematearekin batera. Bisitariak Herriko Plazatik abiatuko dira alde zaharrera eta bertan Pilliku plaza, Kale Nagusia, Salatxo, Iturriaga jauregia eta eliza ingurua bisitatuko dituzte, besteak beste. Handik errio aldera jaitsiko dira berriz eta aukera izango dute Mutiozabal ontziolari buruz eta Arraunetxeari buruz informazioa jasotzeko, herriaren tradizio arrantzaleari buruzko kontuak ikasiz.

Bisita kulturalak ordu eta erdiko iraupena izango du.

Prezioa: 8 euro, helduek; 5 euro, haurrek.

Izen-ematea

Izena hiru tokitan eman daiteke: Arraunetxen, Turismo Bulegoan eta kanpinean, honako telefono edo posta elektronikoak erabiliz:

Arraunetxe. Begi-Bistan: info@begi-bistan.com 657 794 677

Turismo Bulegoa: orioturismo@gmail.com 943 835 565

Udal kanpina: kanpina@orio.eus 943 834 801

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide