Festa batzordeak dei egiten die herritarrei Euskal Jai eguneko kantu-jiran parte hartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko eka. 27a, 10:19

Abestuko dituzten kantak oso ezagunak dira eta, beraz, edozeinek parte hartu dezake kantu-jiran.

San Pedro jaietako festa batzordeak antolatu du Euskal Jai eguneko kantu-jira, Danbolin musika eskolarekin, Salatxo abesbatzarekin eta Egunsenti otxotearekin batera.

Herritar talde handia bildu nahi dute kantuan eta, horretarako, dei egiten diete herriko kantuzale guztiei bertara azaltzeko eta elkarrekin kantatzeko.

Abestuko dituzten kantak oso ezagunak dira eta, beraz, edozeinek parte hartu dezake kantu-jiran.

Guztira, 12 kanta abestuko dituzte:

1-. BEGIAK PARREZ-PARREZ

2-. EGUNSENTIA

3-. HABANERA

4-. IPARRAGIRRE ABILA DELA

5-. LORETXOA

6-. BEHIN BATIAN LOIOLAN

7-. MENDIAN GORA

8-. EGIA DA

9-. SALAMANKARA

10-. TXANTXIBIRIN- SALTZEN SALTZEN

11-. XALBADORREN HERIOTZEAN

12.- IDUZKI DENEAN

Hemendik deskargatu daitezke kanten letrak:

Kantu-jira 2017. Euskal Jaia. Kantuen letrak (PDF)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide