Salgai daude txartelak Euskal Jai eguneko herri bazkaritarako

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko eka. 26a, 13:01

Argazkia: Ramiro argazkiak

Menua honakoa izango da: marmitakoa, postrea, ogia eta edaria.

Uztailaren 1ean, San Pedro jaietako programaren barruan, Euskal Jaia antolatu dute herritar talde batek eta Udalak.

Egun horretan herri bazkaria egingo da plazan, 14:00etan hasita, Orioko soziedadeek prestatutako marmitakoarekin.

Menua honakoa izango da: marmitakoa, postrea, ogia eta edaria. Bazkalondoan herri kiroletan aritzeko aukera izango dute bazkaltiarrek.

Txartelak salgai daude dagoeneko eta hiru toki hauetan erosi daitezke: kultur etxean, turismo bulegoan eta kanpinean. Txartelaren prezioa 5 eurokoa da eta aldez aurretik erosi behar da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide