Udalbatzarrak ezohiko bilkura egingo du astelehenean, ekainak 26

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko eka. 22a, 16:01

Ekaineko udalbatzarra.

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:30ean hasiko da. Gai hauek aztertuko dituzte.

1.- Adjudikatzea, egoki bada, honako kontzesio administratiboaren kontratazioa: Orioko Antilla hondartzako 1. zenbakidun eraikina okupatu eta bertan Udalak baimendutako ostalaritza zerbitzuak emateko kontratua.

2.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren eta BERKOLIKE KULTUR ELKARTEAren artean izenpetu beharreko Etxeluze udal eraikinaren lagapen hitzarmena.

3.- Onartzea, egoki bada, 2017rako lanpostu zerrendaren aldaketak.

4.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udaleko 2017rako lan eskaintza publikoa.

5.- Onartzea, egoki bada, Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasun Politika departamenturako maila ertaineko teknikari plaza bat jabetzan betetzeko oinarriak.

6.- Onartzea, egoki bada, Turismo, Merkataritza eta Ostalaritza departamenturako maila ertaineko teknikari plaza bat jabetzan betetzeko oinarriak.

7.- Onartzea, egoki bada, udal kanpineko zuzendari plaza bat jabetzan betetzeko oinarriak.

8.- Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide