Orioko Herri Ikastolak 9. aldiz antolatu du triatloi herrikoia San Pedro jaietako programaren barruan. Aurten ekainaren 24an egingo da, larunbatarekin, 17:00etan hasita.
Bi kategoria izango dira: gaztetxoak eta helduak. Gaztetxoak 17:00etan hasiko dira; eta helduak, berriz, 17:20an. Gaztetxoak LH4, LH5 eta LH6koak dira; eta helduak, berriz, 2004an edo lehenago jaiotakoak.
Proba herri barruan jokatuko da eta Ikastolan hasi eta bukatuko da.
Izen-ematea
Izena emateko, Orioko Herri Ikastolara edota Karela kiroldegira jo behar da. Izena emateko azken eguna ekainaren 22a izango da.
Distantziak
Gaztetxoak
- 100 metro igeri
- 2 kilometro bizikletan
- 800 metro korrika
Helduak
- 300 metro igeri
- 6 kilometro bizikletan
- 1800 metro korrika
Oharra: Kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa da.