Trafikoan aldaketak Zarauzko Triatloia dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko eka. 8a, 09:25

2017ko ekainaren 10ean Zarauzko Triatloia antolatu da eta Oriori dagokion segurtasun plana honakoa da.

Zarauzko Triatloiak hainbat murrizketa eragingo ditu trafikoan Orioko udalerriaren inguruetan, 16:00 eta 18:45 bitartean:

  • N-634 errepidea itxita egongo da Zarauztik Oriorainoko norabidean, 16:00 eta 17:45 bitartean.
  • GI-3161 errepidea itxita egongo da Ubegun Industrialdetik Lokate baserriraino, 16:10 eta 18:00 bitartean.
  • GI-3710 errepidea itxita egongo da Lokate baserri paretik Oriorainoko norabidean, 16:15 eta 18:15 bitartean.
  • Txurrukako bidea itxita egongo da, bi norabideetan, 16:30 eta 18:45 bitartean.

Butarte horretan honako neurriak hartzeko proposamena aurkezten da, antolakuntzak egin duen Trafiko Planaren arabera:

Oriora iristeko

Zarauztik

  • 16:00etatik 17:45era: Autobidez Aritzetako norabide-aldaketaraino, eta handik buelta Orioko ordaintokian irteteko. Zarautzen boluntarioak egongo dira horren berri emateko eta autobideko txartelak banatzeko.

Aiatik

  • 16:15etik 18:15era: Arrutiegia auzotik barrena –Errota jatetxera eramaten duen bidea–. Errotatik Ubegun industrialderaino lasterketako boluntarioak eta seinaleak egongo dira, trafikoa behar bezala bideratzeko.

Andatza-Santiotik

  • 16:30etik 18:30era: ezingo da zuzenean Oriora etorri. Aukera: Aiara igo eta hortik Arrutiegia auzotik eta Errotatik barrena.

Oriotik irteteko

Aia aldera

  • Santio eta Andatzatik barrena, uneoro. Biribilgunean Ertzaintza egongo da trafikoa bideratzen.
  • Zudugarai gaina eta Laurgainetik barrena, uneoro.
  • Altxerri eta Errota aldera ezingo da pasa 16:10 eta 18:00ak bitartean.

Zarautz aldera

  • N-634 errepidetik, uneoro. Irteerako biribilgunean Ertzaintza egongo da trafikoa bideratzen.

Garraio publikoa

  • Zumaia-Donostia –UK09–: 15:55ean Oriotik pasatzen den zerbitzua ezabatu egingo da.
  • Donostia-Zumaia –UK09–: 16:30ean Oriotik pasatzen den zerbitzua ezabatu egingo da.
  • Orio-Aia-Zarautz –UK08–: 16:45eko zerbitzua ezabatu egingo da. Hurrengo zerbitzua 18:45ekoa izango da.
  • Zarautz-Aia-Orio –UK08–: 17:55ean Zarautztik irteten den zerbitzua ezabatu egingo da.

Urgentziazko kasuak

Anbulantziek zein suhiltzaileek lasterketako ibilbidean sartu ahal izango dute, hala behar izanez gero.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide