Ekainaren 30eko udalbatzarreko gai zerrenda:
1.- Iñigo Arruti Agirre Orioko Udaleko zinegotzi izendatua izan dela adierazten duen kredentzialaren berri ematea eta hark zinegotzi kargua jabetzan hartzea, egoki bada; Iñigo Arruti Agirre ORIOKO AUKERA INDEPENDENTEA (ORAIN) hautesle-elkarteko zinegotzi izango da, bere karguari uko egin dion Miriam Uranga Egurzaren ordez.
2.- Martxoaren 31ko 160/2017 Alkate Dekretuaren berri ematea. Dekretu horren bidez, Udalaren 2016ko aurrekontuaren likidazioa onartzen da.
3.- Baimentzea, egoki bada, Orioko Karela kiroldegiko taberna-kafetegian Udalak baimendutako ostalaritza zerbitzuak ustiatzeko eskubideen lagapena hirugarren batzuei.
4.- Adjudikatzea, egoki bada, Orioko parke eta lorategiak mantentzeko zerbitzuaren kontratazio publikoa.
5.- Adjudikatzea, egoki bada, Orioko Zaragueta eskola bigarrenez handitzeko lanen kontratazioa.
6.- Adjudikatzea, egoki bada, honako kontzesio administratiboaren kontratazioa: Orioko Antilla hondartzako 1. zenbakidun eraikina okupatu eta bertan Udalak baimendutako ostalaritza zerbitzuak emateko kontratua.
7.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren eta Urola Kostako Udal Elkartearen artean zerga-datuak uzteari buruz sinatuko den lankidetza hitzarmena.
8.- Onartzea, egoki bada, Urola Kostako Udal Elkartearen estatutuen aldaketa berrestea.
9.- Onartzea, egoki bada, Orioko herriko jaieguna 2018. urterako.
10.- Eskariak eta galderak.