Udalak berriro adierazi nahi die herritarrei nahitaezkoa dela traste zaharrak biltzeko zerbitzuaren arauak errespetatzea. Argazkian ikusten den bezala, aste honetan bertan herritarren batek ez dagokion egunean atera ditu trasteak kalera, Udalari abisua eman gabe, eta orain hor egongo dira, enbarazuan, datorren astean biltzen dituzten arte.
Traste zaharrak noiz jasoko diren garbi adierazita dago gune bakoitzean, kartel batean. Hor zehazten diren egunetan atera behar dira trasteak, eta ez bestela; eta, aldez aurretik, abisua eman behar zaio Udalari.
Datozen bilketak egun hauetan egingo dira: maiatzaren 31, eta ekainaren 14a eta 28a.
Traste zaharren bilketa-zerbitzua
Traste zaharren bilketa hilean bi aldiz egiten da, ia beti asteazken goizetan. Beraz, bota nahi diren altzari eta trasteak bezperan atera behar dira, gauez, horretarako prestatutako tokietara. Trasteak atera baino lehen, Udalari abisua eman behar zaio (943 830 346), langileek jakin dezaten zein motatako trasteak diren eta gutxi gorabehera zein bolumen duten.
Hamabosteroko bilketaz gain, herritarrek aukera daukate noiznahi Garbigunera joateko, doan, trasteak han uztera
Herritar gehienek badakizkite arauak eta errespetatzen dituzte; baina ez guztiek.
Hemen dago azalduta zerbitzuak nola funtzionatzen duen eta zein egutegi daukan: