Sardinak eta sagardoa izango dira plazan, Balearen Eguna ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko mai. 10a, 16:38

Igande eguerdian, beraz, 12:00etan hasita, sardina erreak eta sagardoa izango dira Herriko Plazan nahi duten guztientzat.

Aurten ez da tokatzen Balearen Egunaren ospakizun handia egitea; baina, hala ere, maiatzaren 14a igandearekin egokitzen denez, Udalak erabaki du festa-giroko zerbait antolatzea, eguna gogoratzeko.

Igande eguerdian, beraz, 12:00etan hasita, sardina erreak eta sagardoa izango dira Herriko Plazan nahi duten guztientzat. Bi eurotan salduko dira txartelak eta, txartel baten truke, sardina bat eta sagardo-baso bat hartu ahal izango dituzte oriotarrek zein bisitariek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide