Udalak urtero antolatzen du eskolaumeen literatur eta marrazki lehiaketa. Aurtengoa 30. edizioa da. Argazkia 2016ko sari-banaketa ekitaldian Karkarak ateratakoa da.
Ekitaldia 13:00etan izango da, udaletxean, udalbatzarraren aretoan. Lan sarituen egileei liburu eta oroitagiri bana emango dizkie Udalak, aurtengo liburuaren ale banarekin batera.
Aurtengo liburua
Urtero bezala, sari-banaketa ekitaldian aurkeztuko da aurtengo lanik onenak biltzen dituen liburua. 100 orrialde inguruko liburu bat da, Orioko ume eta gaztetxoek egindako ipuin, olerki eta marrazkiak biltzen dituena.