Herriko ziklomotoreek azterketa teknikoa (ITV/IAT) egin ahal izango dute Orion bertan, uztailaren 5ean eta 19an.
Udaltzaingoak jakinarazi nahi die ziklomotoreak dituzten herritar guztiei aukera izango dutela horien azterketa teknikoa egiteko herrian bertan.
Aldez aurretik txanda hartu beharko dute, Irungo IAT/ITVra deituta: 943626300.
Horretarako, bi egun izango dituzte aukeran: uztailaren 5a eta 19a.
Ordutegia hau izango da: 9:00etatik 14:45era. Bere ziklomotorearen azterketa egin nahi duenak Herriko Plazara azaldu behar du, aldez aurretik hartutako egun eta orduetan, ziklomotorearen dokumentazioa ekarriz.
Udaltzaingotik gogorazi behar dugu derrigorrezkoa dela motorrei azterketa teknikoa egitea eta berehala kontrolak egiten hasiko direla, motorrek azterketa pasa duten ala ez egiaztatzeko.