Ez da kontu berria, baina aste honetan berriro gertatu da: herritar batzuek ez dituzte errespetatzen hondakinak biltzeko ezarritako arauak eta noiznahi eta nolanahi lagatzen dituzte kalean era guztietako hondakinak. Albiste honekin publikatzen ditugun atzoko bi argazkietan ikusten denez, herritar batzuek trasteak atera dituzte kalera tokatzen ez zen egunean, astebete lehenago, eta Udalari inolako abisurik eman gabe. Ondorioz, hor egongo dira traste horiek enbarazuan astebete osoan; kasu batean, gainera, bidegorria okupatuz.
Udalak berriro adierazi nahi die herritarrei nahitaezkoa dela zerbitzuaren antolamendurako jarri diren arauak errespetatzea. Traste zaharrak noiz jasoko diren garbi adierazita dago gune bakoitzean, kartel batean. Hor zehazten diren egunetan atera behar dira trasteak, eta ez bestela; eta, aldez aurretik, abisua eman behar zaio Udalari.
Datozen bilketak egun hauetan izango dira: apirilaren 12an eta 26an, eta maiatzaren 17an eta 31n.
Traste zaharren bilketa-zerbitzua
Traste zaharren bilketa hilean bi aldiz egiten da, ia beti asteazken goizetan. Beraz, bota nahi diren altzari eta trasteak bezperan atera behar dira, gauez, horretarako prestatutako tokietara. Trasteak atera baino lehen, Udalari abisua eman behar zaio (943 830 346), langileek jakin dezaten zein motatako trasteak diren eta gutxi gorabehera zein bolumen duten.
Hamabosteroko bilketa honez gain, herritarrek aukera daukate noiznahi Garbigunera joateko, doan, trasteak han uztera
Herritar gehienek badakite hori eta errespetatzen dute; baina ez guztiek.
Hemen dago azalduta zerbitzuak nola funtzionatzen duen eta zein egutegi daukan: