Zarautz Txiki abesbatzak Orioko elizan kantatuko du ostiral honetan

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko api. 4a, 13:37

Argazkia: Urola Kostako Hitza

Imanol Urbietaren omenez eskainiko dute kontzertua.

Zarautz-Txiki abesbatzak urtea gogor hasi eta gogor dihardu. Imanol Urbietaren omenez Goiatzen eskainitako kontzertua ondoren, datorren ostiralean, apirilak 7an, Orioko San Nikolas parrokian, arratsaldeko 20:00etan eskainiko du berriz kontzertua.

Kantak anitzak izango dira, Imanol Urbietaren kantez gain, atzerriko kantak eta gehiago izango ditugu entzungai. Honako instrumentuen laguntza izango dute emanaldian: teklatua, trabeskako flautak, biolina, klarinetea, perkusioa... guztiak doinuarekin jolasean.

Zarautz-Txiki Abesbatza 10-16 urte bitarteko 30 ahotsez osatuta dago eta taldeak 2 oriotar dituenez, bertan kontzertua eskaintzea otu zitzaien. Antxon Sarasua eta Jaione Eskudero dira taldeko dinamika daramatenak eta ekaina arte lan eta lan arituko direla diote, proiektuan, Imanol Urbietak eginiko 400 kanon kantuetatik 160 kantez osatutako Kanonak liburuarekin doan diskoa prestatzen ari baitira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide