Txurrumuski taldeak Euskaraokea antolatu du larunbatean, Korrika Kulturalaren barruan

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala

LH 3tik 6ra bitarteko gaztetxoentzat antolatu dute eta kultur etxean izango da larunbat honetan, apirilak 1, 16:30ean hasita.

Euskal kanten karaokea LH 3tik 6ra bitarteko gaztetxoentzat antolatu dute eta kultur etxean izango da larunbat honetan, apirilak 1, 16:30ean hasita.

Karaokean parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik Gaztelekuan edota herriko bi ikastetxeetan.

Txurrumuski aisialdi elkarteak beti antolatzen du ekitaldiren bat Korrika Kulturalaren barruan, eta aurten karaokearen aukera egin du. Txurrumuski adin horretako gaztetxo guztiak animatu nahi ditu parte hartzera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide