Datorren astelehenean, martxoak 20, bilera egingo da kultur etxean, 19:30ean hasita, aurtengo San Pedro jaietan Euskal Jai eguna antolatzeko.
Herriko zenbait dantzarik Artzain eta Inudeen Eguna antolatu nahi dute eta herriko eragile guztiak gonbidatu nahi dituzte, egun horrek ahalik eta partaidetzarik handiena izan dezan.
Udalak herriko kultur eta gazteria arloko elkarte guztiak gonbidatzen ditu bilerara eta baita elkarte gastronomikoak ere, egun hori guztien artean antolatzeko.