Martxoaren 1etik apirilaren 28ra izango da zirkulazio zerga borondatez ordaintzeko epea

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala

Ibilgailuak aparkatuta.

Beranduago ordaintzen dutenei errekargoa aplikatuko zaie.

Ibilgailuen aurtengo zirkulazio zerga ordaintzeko epea martxoaren 1ean irekiko da eta zerga hori ordaintzeko borondatezko epea apirilaren 28ra arte izango da zabalik.

Beranduago ordaintzen dutenei errekargoa aplikatuko zaie. Hori saihesteko, erreziboa helbideratzeko gomendioa egiten die Udalak herritarrei. Argibideak nahi izanez gero, deitu udal bulegoetara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide