Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 20:15ean hasiko da. Gai hauek aztertuko dira:
1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2016ko urriaren 25eko, azaroaren 29ko eta abenduaren 27ko ohiko bilkuretako akten zirriborroak.
2.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren 2017ko Aurrekontu Orokorra eta aurrekontuaren exekuzioari buruzko udal araua.
3.- Onartzea, egoki bada, Udalaren 2017ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda.
4.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udala Gipuzkoako Lurralde Historikoko herritarren partaidetzarako erakunde arteko espaziora atxikitzea.
5.- Onartzea, egoki bada, Jexux Mari Arriaranek ORIOKO GURE ESKU DAGO elkartearen izenean aurkeztutako mozioa, Orion 2017ko maiatzaren 7an herri galdeketa egiteari buruz, erabakitzeko eskubidearen gainean.