Elene Tamayo ilustratzaile gazteak erakusketa zabalduko du otsailean Orion eta bertan erakutsiko ditu azken urteotan egindako formatu txikiko ilustrazioak.
Erakusketa otsailaren 3an aurkeztuko du Tamayok Kultur Etxeko areto nagusian, 18:30ean, eta zabalik izango da otsailaren 24a arte.
Hau izango da erakusketaren ordutegia astelehenetik ostiralera bitartean: goizez 10:30etik 13:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.
Elene Tamayo
Elene Tamayok 23 urte ditu. Getarian jaio zen, baina bi urte zituela etorri zen Oriora bizitzera. Orioko ikastolan ikasi zuen DBHa bukatu arte eta, ondoren, Donostian egin zuen batxilerra. Txikitatik gustatu izan zaio marrazketa eta, ikasketak aukeratzerakoan, garbi ikusi zuen bide hori hartu nahi zuela. Diseinu eta Sorkuntzako gradua egin du Bilbon eta Madrilen. Gaur egun Madrilen bizi da eta ilustratzaile gisa egin nahi du bidea, hori baita benetan gustatzen zaiona.