Ludoteka aurreko zabalgunetik eliza aldera doan pasarela egoera txarrean zegoen eta Udalak berritu egin du. Zurezko xaflen ordez, PVCz egindakoak jarri ditu, gutxiago irristatzeko eta denbora gehiagoz irauteko. Argazkian ikus daiteke nola geratu den.
Lana Botaleku aroztegiak egin du urtearen bukaeran eta 10.146 euroko kostua izan du guztira.
2014an ondoko beste pasarela berritu zuen Udalak —igogailua eta Iturbide kalea lotzen dituena— eta, orain bezala, PVCzko zorua jarri zuen. Zoru mota horrek emaitza ona izan duenez, oraingoan ere horixe erabiltzea erabaki du Udalak.