Hondarra segurtasun-elementu bat da parke horietan eta, hesia jarrita, Udalak bermatu nahi du bi parkeak seguruak izatea eta haurrek bertan lasai ibili ahal izatea.
Atzoko egunez, abenduak 14, ekialdeko parkean jarri ziren enborrak eta ostiralean, abenduak 16, jarriko dira mendebaldeko parkean. Behin itxiturak eginda, hondarra gehituko da bi parkeetan.
Hesitutako eremuaren kanpo aldean belarra haziko da eta berdegunea berreskuratuko da; baina, horretarako, denbora pixka bat beharko da oraindik.
Egindako lanek 10.000€ inguruko kostua izango dute guztira.