Udalak 12 aparkaleku jarri ditu errentan kiroldegiaren azpian

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2016ko abe. 2a, 09:59

Aparkaleku horietako bat erabili nahi duenak eskaera aurkeztu behar du udaletxean abenduaren 23a baino lehen.

Aparkaleku irekiak dira Udalak Karela kiroldegiaren azpian dituenak eta horiek eskainiko ditu errentan. Guztira, 12 aparkaleku dira.

Baldintzak

  • Hileko 40,67 euro ordainduko da aparkaleku bakoitzarengatik, BEZa barne. Kopuru horri komunitate-gastuak gehitu behar zaizkio (hileko 11 euro inguru).
  • Kontratuak urtebeterako egingo dira, gero luzatzeko aukerarekin.
  • Aparkaleku horietako bat hartzeko, oriotarra izan behar da edo Orion lan egin.
  • Udalarekin zorrak dituztenek ezin izango dituzte aparkalekuak errentan hartu.
  • Eskaera-ordenaren arabera adjudikatuko dira aparkaleku-plazak. Plaza baino eskaera gehiago badaude, zozketa egingo da.

Informazioa eta deialdian parte hartzeko izen-ematea

Aparkalekua errentan hartzeko interesa dutenek edo informazio gehiago nahi dutenek udaletxera jo behar dute, bulego teknikora, abenduaren 23a baino lehen, lan-orduetan: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.

Kontzesioan hartzeko aukera ere zabalik

Udalak orain arte kontzesioan eskaini ditu aparkaleku horiek eta oraindik ere zabalik dago aukera hori. Aparkalekua 26 urterako kontzesioan hartu nahi duenak 6.175 euro ordaindu behar du. Interesa izanez gero, bulego teknikoan galdetu besterik ez dago.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide