Udalak gogorarazten die herritarrei Itxaspeko bideak itxita segitzen duela

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2016ko aza. 25a, 17:10

Udala lanean ari da Itxaspeko bidean azkenaldian gertatu diren luizien arazoa konpontzeko eta, lanak bukatzen diren bitartean, erabat debekatuta dago handik pasatzea. Udalak abisua emango du berriro bidea irekitzen denean.

Langileak konponketa-lanetan ari diren bitartean oso arriskutsua da bertatik pasatzea, harriak erortzen direlako. Udalak bi tokitan jarrita dauzka hesiak eta seinaleak, pasaera debekatuta dagoela adierazten dutenak; baina batzuek ez dute kasurik egiten eta dagoeneko arrisku-egoera batzuk gertatu dira.

Udalak gogorarazi nahi die herritar guztiei inguru horretan arrisku handia dagoela eta debekatuta dagoela bide hori erabiltzea, jarritako seinaleek garbi adierazten duten bezala.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide