Egun hauetan herriko lorategietako loreak kentzen ari da Udala, denboraldiko aldaketa egiteko. Alegia, orain daudenak kendu eta berriak jartzeko. Urbaser enpresako langileak ari dira lan horretan.
Kendutako loreak herritarren artean doan banatzea erabaki du Udalak aurten lehen aldiz, eta banaketa azaroaren 23an egingo da, asteazkenarekin, 10:00etatik 11:00etara, Xixario jatetxearen aurreko zabalgunean. Lore horietako batzuk jasotzeko interesa duten herritarrek bertara azaldu besterik ez dute eta doan emango dizkiete.