Trasteak atera baino lehen, Udalari abisua eman behar zaio (943 830 346), langileek jakin dezaten zein motatako trasteak diren eta gutxi gorabehera zein bolumen duten.
Azaroan bi egun hauetan egingo da bilketa: azaroaren 16an eta 30ean. Beraz, trasteak aurreko gauean atera behar dira (esanda bezala, aldez aurretik Udalean abisatuta).
Abenduan, berriz, hauek izango dira bilketa-egunak: abenduaren 14a eta 28a.
Udalak jakinarazten die herritarrei errespetatu egin behar dituztela bilketarako jarritako egunak.