'Nomofobikak. Sarean kateatuak' antzezlana izango da kultur etxean

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2016ko aza. 17a, 14:32

Olatz Beobide, Belen Cruz eta Amaia Lizarralde aktoreak arituko dira kultur etxeko areto nagusian azaroaren 18an, 22:30ean hasita.


Mugikorrak eta sare sozialak hizpide

Nomofobikak, Sarean kateatutak antzezlanak Poltsiko Antzerki Sorkuntza lehiaketa irabazi du aurten. Hiru emakume aktoreak mugikorrekin eta sare sozialekin duten/dugun menpekotasunaz arituko dira antzezlanean, umorezko tonuan.

Hiru emakumek ikusleekin batera terapia bati egingo diote aurre, beren menpekotasunaz libratzeko. Hasteko, ekarrekin test bat egingo dute eta neurtu egingo dute zenbaterainoko menpekotasuna duten gailu mugikorrekiko eta sare sozialekiko.

Gonbitak dagoeneko eskura daitezke

Antzerki emanaldia doan izango da; baina, aretoaren aforoa mugatuta dagoenez, aldez aurretik hartu behar dira gonbitak. Udalak 120 gonbita prestatu ditu eta dagoeneko eskura daitezke kultur etxean bertan.

Antzezlana Euskaraz bizi-bizi programaren barruan antolatu du Udalak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide