Azaroaren 16a arteko epea dago Euskaraz Gazte literatur lehiaketara lanak aurkezteko

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala

Urtero bezala, Euskaraz Gazte literatur lehiaketa antolatu du Udalak, 16 urtetik gorako herritarren artean idazteko zaletasuna suspertzeko.

Lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik da dagoeneko eta azaroaren 16an itxiko da. 1.700 euro daude saritan, lanik onenen artean banatzeko.

Hemen ikus daitezke lehiaketaren oinarriak:

Euskaraz Gazte literatur lehiaketa 2016

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide