Ibai Marin orain dela urtebete inguru etorri zen Oriora bizitzera eta Bikamiotako KTA eraikinean entseatzen du, herriko beste taldeek bezala. Hira taldean ibili da orain arte, baina bidea egiten hasi da bakarlari gisa. Hira taldea erreferente bat izan da Euskal Herriko heavy metalmusikan. 1998an sortu zen eta bost disko grabatu zituen. Taldea iaztik geldituta dago eta Ibai Marin bere kasa ari da orain han eta hemen kontzertu batzuk ematen eta, bakarlari moduan, disko bat prestatzen. Lehenbiziko aldia da Orioko kultur etxean jotzen duela.
Gonbitak dagoeneko eskura daitezke
Ibai Marinen emanaldia doan izango da; baina, aretoaren aforoa mugatuta dagoenez, aldez aurretik hartu behar dira gonbitak. Udalak 120 gonbita prestatu ditu eta dagoeneko eskura daitezke kultur etxean bertan.
Kontzertua Euskaraz bizi-bizi programaren barruan antolatu du Udalak.