'Etnika' izeneko erakusketa izango da kultur etxean azaroan

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2016ko aza. 4a, 09:18

Javier Cenzano donostiarrak eskuz egindako argizaiolak erakutsiko ditu kultur etxeko areto nagusian azaroaren 7tik 28ra. Javier Cenzanok arotz-lanak egiten ditu, modu tradizionalean, Donostiako Gros auzoan bere aitak hasitako lanari jarraipena emanez.

Argizaiol mota ugari ikusgai

Javier Cenzano argizaiolekin interesatu zen orain dela urte batzuk eta lan handia egin du geroztik argizaiolen pistari segitzen. Horren ondorio da erakusketa hau. Gipuzkoan barrena joan-etorri asko egin ondoren, argizaiol mota ugari ezagutzeko aukera izan du eta horien erreplikak egin ditu era tradizionalean. Lan handi horren emaitza da gaur egun daukan 100 argizaioletik gorako bilduma. Guztiak berak egindakoak dira, benetako modelotan oinarrituta eta material birziklatuak erabilita. Bilduma horren zati bat da Orion erakutsiko duena.

Argizaria biltzeko olak

Euskarazko izenak garbi adierazten du zer den argizaiola: argizaria biltzeko ola bat. Itxura antropomorfoa duen zurezko pieza bat da, 30-50 bat zentimetrokoa. Bi aldeetatik landuta egoten da, argizaria biltzeko tokian izan ezik. Argizaiola garrantzizkoa zen, garai batean, heriotzarekin lotutako erritoetan.

Erakusketa goizez eta arratsaldez izango da zabalik: 10:30etik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara.

 
 
 
 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide