Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du asteartean, urriak 25

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2016ko urr. 24a, 09:59

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:30ean hasiko da. Ondoko gaiak aztertuko dira:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarrak 2016ko irailaren 27an egindako ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.

2.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 6/2016 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditua transferitzeko modalitatean egina dago.

3.- Onartzea, egoki bada, auto-taxi zerbitzuaren tarifa urbanoak 2017rako.

4.- Onartzea, egoki bada, ordenantza fiskalen eta beren eranskinen aldaketa, eragina 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.

5.- Onartzea, egoki bada, ORAIN udal talde politikoak egindako dohaintza: minieskubaloirako ateak, 3.448,50 euroko balioa dutenak.

6.- Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide